James Prescott Joule

James Prescott Joule (Salford, 1818ko abenduaren 24a – Sale, 1889ko urriaren 11) fisikari eta garagardogile ingeles bat izan zen. Beroaren izaera aztertu eta lan mekanikoarekin zuen lotura aurkitu zuen (ikus ''Energia''). Horrek energiaren kontserbazioaren teoria formulatzera eraman zuen, eta, teoria horretatik garatu zen termodinamikaren lehenengo legea; energiaren kontserbazio printzipioa formulatzera iritsi zen, Julius Robert von Mayer garaikidearekin loturarik gabe. Nazioarteko Unitate Sisteman, energia unitatea joule deitzen da, beraren izena hartuta. William Thomson fisikari eta matematikariarekin lan egin zuen tenperatura eskala absolutua garatzeko —gas ez-perfektu batek hedatzerakoan dituen tenperatura aldaketak aztertu zituen—, magnetostrikzioari buruzko oharkizunak egin zituen, korronte baten erresistentziaren eta bero disipatuaren arteko erlazioa aurkitu zuen, eta bere izena daraman legea formulatu zuen, Joule efektua, korronte elektriko batek eragindako beroari buruzkoa. Esperimentu ugari eginez, beroaren baliokide mekanikoaren zenbakizko balioa lortu zuen. Gasen teoria zinetikoa azaltzen lagundu zuen. «Ziur aski zientziaren aurrerapenari ekarpen nabarmen bat egin zion azken autodidakta» izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'Joule, James Prescott 1818-1889', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak
  1. 1

    Das mechanische Wärmeäquivalent : gesammelte Abhandlungen / nork Joule, James Prescott, 1818-1889

    Argitaratua 1872
    Liburua
  2. 2

    Das Mechanische Wärmeäquivalent / nork Joule, James Prescott, 1818-1889

    Argitaratua 1872
    Liburua
  3. 3

    Das mechanische Wärmeäquivalent gesammelte Abhandlungen nork Joule, James Prescott 1818-1889

    Argitaratua 1872
    Liburua
  4. 4

    On the thermal effects of longitudinal compression of solids nork Joule, James Prescott 1818-1889

    Argitaratua 1857
    Liburua
  5. 5

    <<Das>> mechanische Wärmeäquivalent gesammelte Abhandlungen nork Joule, James Prescott 1818-1889

    Argitaratua 1872
    Liburua
  6. 6

    <<Das>> mechanische Wärmeäquivalent gesammelte Abhandlungen nork Joule, James Prescott 1818-1889

    Argitaratua 1872
    Liburua
  7. 7